Herria eta bere ingurunea.
Biskarret 100 biztanle inguruko herri txiki bat da, baina badu supermerkatu txiki bat, menua eskaintzen duten taberna bat, haurrentzako jolastokia eta estalitako frontoi ederra.
Ibarrean eta inguruan ia-ia zerbitzu mota guztiak aurki ditzakegu:
– Erro (6 km-tara): farmazia, ile-apaindegia, tailerra eta Nafarroako Rural Kutxako kutxazaina.
– Aurizperrin (6 km-tara): okindegia, burdindegia, liburutegia, ile-apaindegia, gasolindegia, tailerra eta tabernak nahiz jatetxeak ditugu.
– Auritz (10 km-tara): supermerkatu bat, harategia, estankoa, farmazia, ile-apaindegia, La Caixako eta Banco Santanderreko kutxazainak, tabernak eta jatetxeak.
– Garralda, Aezkoa Ibarrean: harategia, tabernak eta jatetxeak.
– Aribe: La Caixa eta Nafarroako Rural Kutxako kutxazainak, gasolindegia supermerkatuarekin, tailerra, farmazia etab.
Euren gaztak ekoizten dituzten artzainak aurki ditzakegu eskualde honetan, Orbaizetan adibidez.
Zerbitzu turistikoei dagokienez, Orreagan turismo bulego bat dago eta beste bat Ariben, goi-denboraldian. Badira ere zenbait enpresa txiki naturaz gozatzeko aukera eskaintzen digutenak, bai 4×4 ibilgailuetan (Excursiones Auñak) edo baita oinez ere (Itarinatura), beti ere ingurua ongi ezagutzen duten adituekin.
Informazio turistikoa
Bertako bidexkak
Erroibarreko edozein herritatik hasitako ibilbideek bailarako herriak lotzen dituzten sare bat osatzen dute. Sareko bidexkek zailtasun maila eta denbora ezberdinak dituzte (1,8 km eta 22 kilometro arteko distantziak dituzte):
Monumentuak
Errotak, zubiak, jauregiak…