PIRINIOTAKO EMAKUMEEN TOPAKETA

Pirineoko  Emakumeen Topaketa   ospatzen da iraila eta urria bitartean.Kokalekua urtero aldatzen doa: Erronkari, Zaraitzu, Aezkoa eta Erroibar.

Jardunaldi hauek Pirineoko emakumeen arteko erlazioa eta topaketa fisiko bat sortzeko beharra ikusten zelako sortu zen. 2000. Urtean, Erronkariko Gaztelu emakume elkarteak, Emakume elkarteen sareko lanari buruzko hitzaldi bat antolatu zuen. Partataideen artean, Erronkari, Zaraitzu, Aezkoako… emakumeak, esperientziak, kezkak, arazoak eta konponbideak trukatzearren, urtero biltzeko ideia sortu zen.Pirineotako bailara ezberdinetan talde ezberdinak zeuden bainan hauen arteko harremana oso urria zen.

Topaketekin, emakume talde hauek harremanetan jartzea lortzen da, beste lekuetako emakumeek egindako ekimenak ezagutuz eta eztabaidatuz, beren oinarriak ikusirik, ekimen interesgarriak bilatzeko.

Topaketa hauek, gure gaitasunei buruzko hausnarketa bat egiteko posibilitatea ematen digu, hurbileko lekukotasun eta esperientziak ikusirik, guretzako diren egoera ezagunetan eta identifikatzen garen egoerak kontutan harturik.

Urriak 29 larunbata, Auzperrin aurtengo gaia da:

” Ardurak banatuz berdintasuna gozatuz”

folleto